Blogger

Blogger, blogak sortzeko balio duen Googleren tresnetako bat da. Gelako Bloga sortzeko tresna hau erabiltzea aholkatzen dizuegu.

Informazio gehiago: www.blogger.com

 Bideoaren iraupena: 14' 35"

 Bideoaren atalak:

1. Bloga sortu: Bloggerren nola sartu eta lehen bloga nola sortzen den azaltzen da. Blogaren helbidea zein izango den eta eraikitzeko erabiliko den txantiloia aukeratuko dugu lehenik.
2. Lehen artikulua, testua eta argazkia: Bloga edukiz osatzen hasiko gara. Atal honetan lehen artikulu batean testua eta argazki bat nola txertatzen diren ikusten da.
3. Bideo bat txertatu: Beste honetan berriz, bideo bat txertatuko dugu.
4. Itxura aldatu: Atal honetan blogaren diseinu aukerak ikusiko ditugu. Blogaren atal nagusiak antolatu eta identifikatuko ditugu. Atal nagusiez gain bestelako Gadget-ak nola gehitu daitezkeen ere ikusten da.
5. Ezarpenak: Atal honetan blog beraren ezarpenak nola aldatzen diren ikusten da. Oinarrizko ezarpenak direnak: helbidea, ikusteko baimenak… edo mezuenak, iruzkinen ezarpenak, hizkuntzarenak...