LucidPress

LucidPress maketazioaren lehen urratsak emateko balio digun web aplikazio bat da. Egingo ditugun maketak, webean edo paperean publikatzeko izan daitezke.

 Bideoaren iraupena: 21' 26" 

 Bideoaren atalak:

1. Sarrera: Aplikazioaren sarrera labur bat egiten du.
2. Drive-ekin uztarketa: LucidPress gure Drivekin nolauztartzen den ikusten da.
3. Dokumentu ereduak: Lanean hasi aurretik hainbat ereduen artean bat aukeratu dezakegu lana errazteko. Ereduak, kategoria desberdinetan sailkatuta daude.
4. Orriaren ezaugarriak: Lehenengo orriaren ezaugarriak nola ezartzen diren erakusten da. Tamaina, margina, kolorea...
5. Edizio aukerak: Jarraian gure dokumentuan txertatu daitezkeen elementu desberdinen edizio aukera desberdinak azaltzen dira. Elemenetuak hauek dira: testuak , irudiak, bideoak, formak, botoiak, taulak, Drive elementuak eta scroll kaxak. Publikazioa paperean izango bada, hauetako batzuk ez dute zentzurik izango.
6. Preview: Dokumentua aurreikusteko aukera azaltzen da.
7. Dokumentua partekatu: Dokumentua beste norbaitekin partekatzeko dauden aukerak azaltzen dira.
8. Dokumentua publikatu: Dokumentua nola publikatzen den ikusten da.
9. Dokumentua jaitsi: Paperezko bertsiorako dokumentua nola eta zein formatutan jaitsi daitekeen ikusten da.
10. LucidPress webgunea: LucidPress webgune bera eta dauzkan aukerak ikusten da. Dokumentuen atala, preferentziak, erabiltzailearen ezaugarriak...