Draw.io

Draw.io eskema eta diagramak egiteko aplikazioa da. LucidChart aplikazioak lizentziak kudeatzeko eman dizkigun arazoak direla eta Lehen Hezkuntzan ari gara aplikazio hau erabiltzen. Doakoa da, norberak Google Driven aplikazio moduan instalatu dezake eta bertatik kudeatu.

 Bideoaren iraupena: 24' 13" 

 Bideoaren atalak:

1. Aplikazioa konektatu: Draw.IO aplikazioa erabiltzen hasteko gure Driven aplikazioa konektatu behra dugu.
2. Nire lehen diagrama: Lehen diagrama sortu eta interfazearen atal desberdinak gainetik azaltzen dira.
3. Dokumentuaren ezaugarriak: Dokumentu beraren ezaugarriak non zehazten diren erakusten da: tamaina, zoom maila, fondoa...
4. Elementuen ezaugarri eta edizioa: Diagrama osatuko duten elementuen ezaugarriak eta nola zehazten diren adierazten du. Tamaina, forma, koloreak, marrak, testua...
5. Elementuen arteko loturak: Elementuen arteko loturak nola egiten diren adierazten da. Honekin batera, loturen ezaugarri eta edizio aukerak era azaltzen dira.
6. Elementu motak: Aplikazioak eskaintzen dizkigun elementu motak azaltzen dira.
7. Irudiak: Txertatu daitezkeen elementuen artean, irudien atala zehazten da.
8. Txantiloiak: Irakurtzeko txantiloi batetik habiatuta, kopia egin eta norberak bere dokumentua sortzeko pausoak erakusten dira.
9. Dokumentua esportatu: Dokumentua esportatzeko hainbat aukera erakusten dira.
10. Diagrama testu dokumentuan gehitu: Testu dokumentu batean Draw.IO bidez egindako diagrama bat nola txertatzen den erakusten da.
11. Dokumentua partekatu eta publikatu: Dokumentua nola partekatu edo publikatzen den erakusten da.