PicMonkey

PicMonkey irudiak editatzeko web aplikazio bat da. Erabiltzen erraza eta oso grafikoa delako Lehen Hezkuntzan proposatzen den aplikazioa da. Premium bertsioa badu ere, beharrezkoak zaizkigun gauzak egiteko doakoarekin nahikoa dugu.

Informazio gehiago: PicMonkey

 Bideoaren iraupena: 10' 49"

 Bideoaren atalak:

1. Sarrera: Aplikazioaren webgunea eta ezaugarri nagusiak aipatzen dira.
2. Edizioa: Aplikazioak irudien ediziorako dituen tresnak erakusten dira.
3. Irudiak gardentasunekin nahastu: Irudi baten gainean fondo gardena duen beste bat nola jartzen den ikusten da.
4. Touch Up edo aurpegien hobekuntzak: Aplikazioaren atal hau aipatu besterik ez da egiten.
5. Design edo irudi berriak: Argazki edo irudien edizioa egin beharrean orri txuri batetik abiatuta beste hainbat tresna erakusten dira.
6. Collage edo irudien konposizioa: Irudi desberdinen artean Collage bat egiteko aplikazioak dauzkan tresnak erakusten dira.