Tricider

Tricider bozketak antolatu eta era berean iritziak emateko web aplikazio bat da.

Galdera zehatz baten inguruan gai edo proposamenak gehitu daitezke; Proposamen bakoitzaren inguruan aldeko edo kontrako iritzia eman eta bozka eman daiteke. Gaia sortzen duenak konfigurazio aukera sinple batzuk ere badauzka: proposamen berriak gehitzeko aukera eman edo itxi, bozketa amaieraren data finkatu edo bozkatu ahal izateko logeatu edo identifikatu behar izatea adibidez. Bozka amaitzen denean, guztien esku gelditzen dira emaitzak.

 Bideoaren iraupena: 10' 19"