Kanbanchi
Kanbanchi Kanbanchi lanen antolaketa egiteko web aplikazio bat da. Googleko erabiltzaile bidez exekutatu daiteke eta Drive eta Calendar programekin uztartzen da. Lana taldean egitekoa bada planifikazio dokumentua ere taldekideekin partekatu daiteke. Merkatuan dauden proiektuen kudeaketarako aplikazioen mailara iristen ez bada ere lehen urratsak eman eta norberaren egutegiarekin uztartzeko nahikoa eta erabiltzen oso erraza da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
▪ Egitekoen zerrendatzea.
▪ Lanen asignazioa taldekideen artean
▪ Denboralizazioa: lan bakoitza noiz hasi eta noizko bukatua egon behar duen.
▪ Kolore eta testu bidezko etiketak.
▪ Egiteko bakoitzean fitxategiak gehitzeko aukera.
Informazio gehiago: Kanbanchi
Bideoaren iraupena: 13' 40"
Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Webgunea, Drivekin uztarketa eta exekutatzean agertzen diren lehen pantailen azalpena ikusten da.
2. Lanen planifikazioa: Aplikazioak lanak planifikatzeko ematen dituen aukera desberdinen azalpena egiten da. Aplikazioak erabiltzen dituen denboralizazioak norberaren Calendar aplikazioan nola uztartzen diren ere ikusten da.