Google Draw
Google Draw, Googleko Drive tresnen artean marrazkiak egiteko balio duen tresna da.
Bideoaren iraupena: 20' 33"
Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Google Draw tresnaren sarrera labur bat egiten da.
2. Testu dokumentuan marrazkia txertatu: Marrazkiak, Google Docs testu dokumentu batean nola txertatzen diren azaltzen da.
3. Edizio tresnak: Marrazkien edizio tresnak azaltzen dira: lerroak, formak...
- Lerroak: Lerro mota eta aukera desberdinak ikusten dira.
- Formak: Aplikazioak eskaintzen dituen forma guztiak eta beraien aukerak ikusten dira.
- Bidali atzera, ekarri aurrera: Irudien arteko antolaketa ikusten da. Zein dagoen zeinen aurrean.
- Irudiak taldekatu: Irudiekin lan egiteko nola taldekatzen diren ikusten da.
- Irudiak lerrokatu: Marrazkian dauden irudi desberdinak nola lerrokatzen diren ikusten da.
- Testu koadroak: Marrazkiari testuak gehitzeko aukerak ikusten dira.
- Irudi tresna: Marrazkian bestelako irudiak nola txertatzen diren ikusten da..
4. Marrazki berria Driven sortu: Marrazkiak testu dokumentuan sortu ordez, zuzuenean Drive bitartez marrazki berri bat nola sortzen den ikusten da.
5. Marrazkiaren tamaina: Driven sortutako marrazkien tamaina nola zehazten den erakusten da.
6. Marrazkia deskargatu: Edozein modutara sortu dugula, marrazki bat nola deskargatzen den erakusten da.
7. Marrazkia kopiatu eta itsatsi: Driven sortutako marrazki bat kopiatu eta beste dokumentu batean nola txaertatzen den erakusten da.