Erabilera orokorra

Web gune honetan, bideoak, aplikazioka eta arloka sailkatuta agertzen zaizkizue. Bideo batzuk nahiko luzeak direnez, ataletan banatu dira azalpenak.

Bideoen atalen egitura ikus ahal izateko, erreproduktorean botoi bat gehitu da (table of contents, irudiaren 1 zenbakia) edukiaren menuarekin. Botoiean klik eginez, bideoaren atalen menua zabaltzen da  (irudiaren 2 zenbakia). Bertan, nahi den atalaren gainean klikatuz gero, eduki hori azaltzen den bideo zatira joateko aukera dago.