WeVideo
Wevideo bideoak editatzeko web aplikazioa da. Googleko Drive-ekin integratzen da eta doako bertsioan hilabeteko 5 minutuko muga badago ere erabilgarria da.
Informazio gehiago: wevideo.com
Bideoaren iraupena: 36' 24"
Bideoaren atalak:
▪ Sarrera: Wevideo web aplikazioaren sarrera labur bat egiten da.
▪ Bertsioak: Wevideo aplikazioak dauzkan doako eta ordaindu beharreko bertsioak azaltzen dira. Orien artean hezkutzarako bereziki egina dagoen bertsioa ere.
▪ Kontuaren ezarpenak: Wevideoko gure kontuko ezarpen nagusiak aipatzen dira: posta eta kontuarekin uztartuta dauden gainontzeko aplikazioak (drive, youtube, ...). .
▪ Editorea. Interface aukera nagusiak: Interfazearen ikuspegi zabal bat erakusten da atal bakoitza zer eta zertarako den azalduz. StoryBoard eta Timeline bi interfaze motak ere aipatzen dira.
▪ Mediak. Interface aukera nagusiak: Bideoa osatuko duten media desberdinak nola igotzen diren azaltzen da.
▪ Webcam bidez grabaketa: Wevideo bertatik webcam bidez grabaketa nola egiten den azaltzen da.
▪ CopyR eta CC eskubideak: Wevideok berak dauzkan irudi, animazio eta audioak azaltzen dira.
▪ Timeline. Bideoaren konposaketa: Media desberdinak Timeline edo denbora lerroan erabiltzen hasten da.
▪ Klip bakoitzaren edizio aukerak: Timelinean jarritako klip bakoitzak dauzkan edizio aukerak erakusten dira: eskala, posizioa, efektuak, animazioak...
▪ Markak: Timelinean markak nola jartzen diren azaltzen da.
▪ Kliparen mozketa: Klip bat osorik nahi ez denean nola mozten den erakusten da.
▪ Chromakey efektua: Chromakey edo kolore garden baten efektua nola egiten den ikusten da.
▪ Kanalak eta beren ezaugarriak: Kanal bakoitzaren ezaugarri eta aukera desberdinak azaltzen dira.
▪ Audio kanalen erabilera: Audio kanal desberdinak erabiliaz eta haien bolumenak egokituaz egin daitezkeen gauzak erakusten dira.
▪ Audio grabaketa: Wevideo bertatik audio baten grabaketa nola egiten den erakusten da.
▪ Edizio adibideak: Klipen eta kanalen edizio aukera desberdinekin egin daitezkeen gauzen adibide pare bat erakusten da.
▪ Trantsizioak: Klipen arteko trantsizio efektuak erakusten dira.
▪ Testuak: Bideoan testuak nola gehitu eta editatzen diren erakusten da.
▪ Bideoaren ekoizpena: Bideoa bukatuta dagoenean nola ekoitzi eta publikatzen den erakusten da.
▪ Youtube: Youtuben publikatzen diren bideoen partekatze ezarpenak eta pribatutasunaren inguruan azalpenak ematen dira.