GeoGebra

GeoGebra, geometria eta oinarrizko marrazketa lantzeko balio duen doako matematika dinamikoko programa da. Bideoan, sarrera orokor bat egin ondoren, GeoGebraren menu desberdinek eskaintzen dizkiguten tresnak eta ezaugarriak azaltzen dira.

Informazio gehiago: www.geogebra.org

 Bideoaren iraupena: 8' 48"

 Dokumentazioa: IKT Prestakuntza online - GeoGebra

 Bideoaren atalak:

1. GeoGebra: Sarrera.
2. Drive-n gehitu: GeoGebra erabiltzen hasteko lehenengo aplikazioa bera Driven gehitu beharra dugu.
3. Menu nagusia: Aplikaziaoren menu nagusiaren errepaso azkar bat egiten da.
4. Geogebrako erabiltzailea: GeoGebrak Drivekin uztartzeko behar duen erabiltzailearen inguruan zenbait ohar ematen dira.
5. Marrazketa tresnak: Ikuspegiaren arabera marrazketa tresnak egokitzen direla adierazten da.
6. Ikuspegi algebraikoa: Egiten dugun guztia Ikuspegi Algebraikoan jasotzen dela ikusten da. Elementuak bertatik aukeratu eta beren propietateak nola aldatzen diren ere ikusten da.
7. Estilo menuak: Aukeratuta dagoen elementuaren arabera estilo menuak ematen dituen aukerak ikusten dira.