Sarrera

KONPETENTZIA DIGITALA

Egungo gizartean informazio-eta komunikazio-teknologiek duten garrantzia kontuan hartuz, gure Euskal Curriculumaren ezaugarrietako bat da konpetentzia digitalaren garapena ikas arlo guztietatik bideratzea. Helburua da ikasleak IKT baliabideen erabilera eraginkorra eta arduratsua egiteko gaitzea: zeregin bat diseinatu eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, produktu digitalak sortzean, elkarlanean aritzean eta emaitzak komunikatzean. Ikuspuntu horretatik, konpetentzia digitala beste konpetentzien lorpenerako osagai bilakatzen da.

Eki ikasmaterialetan konpetentzia digitala ikasarlo guztietan integratu da, unitateetako IKT jardueren bitartez.