Google Drive: Testu dokumentuak

Google Docs Googleren zerbitzu bat da dokumentuak linean sortu, editatu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko. Erabiltzailea identifikatu ondoren, dokumentu berria sortu, lehengoak editatu eta kudeatu, blogetan post bat bezala edo web orri bezala argitaratu edo beste erabiltzaileekin elkarlanean aritu daiteke.

Wiki sistema bat bezala funtzionatzen du, idazle ezberdinek zer ekarpen egiten duten ikusteko aukera emanez.

 Bideoaren iraupena: 6' 25"