TimelineJS: denbora lerroak

TimelineJS denbora lerroak sortzeko web aplikazio bat da. Berez, denbora lerroaren edukia kalkulu orri batean definitzen da. Timeline aplikazioak, kalkulu orria interpretatu eta denbora lerroa sortzen du.

Informazio gehiago: TimelineJS

 Bideoaren iraupena: 14' 32" 

 Bideoaren atalak:

▪ Sarrera: TimelineJS webgunera nola sartzen den eta webgunearen azalpen orokor bat ematen da.
▪ Txantiloia: Aplikazioak deskargatzeko duen kalkulu orri txantiloia erakusten da.
▪ Datak: Txantiloian gertaeren hasiera eta bukaera datak sartzeko modua erakusten da.
▪ Headline eta Text: Gertaeren izena eta azalpen testuak nola sartzen diren erakusten da.
▪ Mediak: Gertaera bakoitzean jarri daitezkeen mediak eta media bakoitzeko zehaztu daitezkeen gainontzeko atalak erakusten dira.
▪ Aroak nola zehaztu: Denbora leroa antolatzeko “era” bidez aroak bereizteko modua erakusten da.
▪ Frisoa. Gertaeren taldekatzea: Gertaerak taldekatzeko modua erakusten da.
▪ Background edo fondoa: Gertaera bakoitzaren fondoa jartzeko modua erakusten da.
▪ Adibidea: Aplikazioak ematen duen txantiloitik abiatuta adibide bat erakusten da.
▪ Publikazioa: Kalkulu orria publikatu eta horrekin denbora lerroa nola sortzen den erakusten da.