Audacity

Audacity, audioak grabatu eta editatzeko erabiltzen den aplikazioa da. Audacity doakoa da eta norberaren ordenagailuan instalatu beharra dago.

Informazio gehiagp: audacity.es

 Bideoaren iraupena: 23' 18"

 Bideoaren atalak:

1. Sarrera: Audacity aplikazioaren sarrera eta azalpen orokorrak. 
2. Grabatzen: Audacityrekin lehen ahots grabaketak nola egiten diren ikusten da. Aplikazioaren kontrol botoiak, pistak eta pistak kudeatzeko aukera nagusiak ere aipatzen dira.
3. Editatzen: Grabatutako audioaren edizio aukerak azaltzen dira: audio zatiak kopiatu, ezabatu, tokiz aldatu...
4. Zarata kentzen: Audacityk hainbat filtro eta edizio aukera dauzka. Horien artean oso erabilgarria izaten den zarata kentzeko aukera azaltzen da atal honetan.
5. Musika sartzen: Grabatutako ahotsari musika fitxategi bat gehitzen zaio atal honetan. Ahotsa eta musikaren bolumenak ere egokitzen dira.
6. Irratsaioa: Bukatzeko, ahotsa eta musika uztartzen duen irratsaio baten adibidea erakusten da. Azkenik, proiektua gorde eta audio bera mp3 formatuan esportatzen da.