Bideo honetan narrazio digital bat sortzeko eman daitezkeen urratsak aipatzen dira. Urratsen artean: narrazioaren gidoia osatu, audioa grabatu, irudi egokiak aurkitu eta egokitu eta azkenik guztia nola elkartu eta sinkronizatzen den ikusiko dugu. Horretarako erabiltzen diren aplikazioak aipatzen dira baina ez da bideo honetan atal bakoitza eta aplikazio bakoitza azaltzen.
Adibide moduan EKI proiektuko Gizarte arloko 2.2 unitateko margolanaren narrazio digitala erabiltzen da.
LucidChart eskemak, mapa kontzeptualak edo grafikoak sortzeko balio duen oso aplikazioa konpletoa da. Web bitartez exekutatzen da eta Google Drive-ekin ongi uztartzen da. Kasu honetan LucidCharteko Beta edo bertsio berria erabiliko dugu.
Kalkulu orrien eragiketa ohikoenak nola erabiltzen diren adierazten da. Elementuen arteko batura, bataz bestekoa, moda eta mediana nola kalkulatzen diren erakusten da.
TimelineJS denbora lerroak sortzeko web aplikazio bat da. Berez, denbora lerroaren edukia kalkulu orri batean definitzen da. Timeline aplikazioak, kalkulu orria interpretatu eta denbora lerroa sortzen du.
Bideo honetan irudien atalari dagokion guztia lantzen da. Irudien edizioari dagokionez, PixlrEditor aplikazioaren erabilpena azaltzen da. Aplikazio zehatz honetaz gain, irudien edizioari dagozkion hainbat kontzeptu orokor ere azaltzen dira, eta horrekin batera, irudien bilaketa eta irudiak kudeatzeko moduak ere adierazten dira.