Draw.io eskema eta diagramak egiteko aplikazioa da. LucidChart aplikazioak lizentziak kudeatzeko eman dizkigun arazoak direla eta Lehen Hezkuntzan ari gara aplikazio hau erabiltzen. Doakoa da, norberak Google Driven aplikazio moduan instalatu dezake eta bertatik kudeatu.
Google Drive web aplikazio bat izanik, baditu PC lokalean bere datu guztiak sinkronizatuta mantentzeko aplikazioak. bideo honetan, aplikazio hauen berri ematen da. Zein diren, bakoitza zertarako den eta nola erabiltzen diren.
Bideo honetan Drive barruan sortu eta kudeatu daitezkeen talde unitateak eta beraien ezaugarriak erakusten dira. Beraien funtzioa zein den, orain arteko Nire Unitateko dokumentu antolaketarekin alderatuta dauzkaten desberdintasunak, eman daitezkeen sarbide baimen desberdinak eta abar.