Drive orokorra

Google Drivek duen ezaugarri nagusietako bat edukia erabiltzaile desberdinen artean partekatu eta modu kolaboratiboan lan egiteko duen gaitasuna da. Bideo honetan, partekatzeari dagokion guztia azaltzen da. 

 Bideoaren iraupena: 33' 12"

 Bideoaren atalak:

1. Dokumentuen partekatzeak: Atal honetan, dokumentu bakar bat nola partekatzen den, partekatzerakoan aukeran dauden ezarpen eta baimen mota desberdinak azaltzen dira. Partekatuta dagoen dokumentu bat ezabatzen denean zer gertatzen den ere adierazten da.
2. Karpeta egitura konplexuak partekatzen: Dokumentu bakar bat partekatu ordez karpeta egitura oso bat partekatzen da atal honetan. Honela, ekiditen diren antolaketa arazoak aipatzen dira eta aurreko atalean bezala, karpeta egituran dagoen zerbait ezabatzen denean zer gertatzen den adierazten da.
3. Jabego aldaketa: Partekatuta dagoen zerbaiten jabego aldaketa zertarako eta nola egiten den adierazten da.
4. Helburua, lan kolaboratiboa: Partekatzearen helburu den lan kolaboratiboa gauzatzeko adibideak ikusten dira.
5. Zuzenketa-historia: Testu dokumentu baten gainean egindako aldaketa guztiak nola konprobatzen diren, zeinek eta noiz eginak diren eta aurreko bertsio bat nola lehenesten den arakusten da.
6. Iruzkinak: Lan kolaboratiboaren adibide moduan, iruzkinak nola egiten diren adierazten da.
7. Txata: Dokumenu bat partekatzen duten kideen arteko txata erakusten da.