Taldekideetako bat entzundakoaren laburpena idazten hasiko da orri birakarian. Jarraian, erlojuaren orratzen norabideari jarraituz, ondoan duen kideari pasatuko dio. Horrek bere ekarpena idatziko du orrian; hala, bata bestearen segidan, taldeko kide guztiek parte hartu arte. Aurkezlearen ezkerrekoa hasiko da dokumentua idazten, erlojuaren orratzen norabidean, testua osatu egingo dute gainerakoek, eta aurkezlea izango da hori betetzen azkena.
Har ezazue kontuan:
Idazteko txanda duenak kideei esan beharko die zer idatziko duen; eta ikaskideek zuzena edo egokia den erantzungo diote.
Batek idazten duen bitartean, taldeko gainerako kideak adi egongo dira, ondo egiten duen aztertzeko. Gaizki egiten badu, zuzendu egingo diote, jakina. Talde guztia da orri birakarian idatzita dagoenaren erantzule (ez bakoitza bere zatiarena bakarrik).